Jarduera honetan, lantzen hari garen ikasgai honen (IKT) amaieran, gure iritziz, eskuratu beharko ditugun gaitasun edo konpetentzia nagusien zerrenda bat uzten dizuegu:
Informazioa bilatzen, aukeratzen eta ulertzen jakitea.
Informazio erabilgarria kudeatzen jakitea, ezagutza berriak eraikitzeko.
Komunikatzeko dauden kanal ezberdinak ezagutzea eta egoki erabiltzea.
Informazioa kontextuaren arabera sailkatzen jakitea era egokian transmititzeko.
Informazioa gizarte osoari era berdinean helaraztea.
Komunikatzeko dauden kanal horien bitartez "urradura digitala" ekiditea, ezberdintasun sozialak ekiditeko era beran.
"Software askeak" direlakoak ezagutzea eta haien erabilpena sustatzea.
Egileen eskubideak errespetatzen dituzten praktikak aurrera eramatea.
Uneoroko egokitzapen teknologikoa kontuan hartzea.
Baliabide teknologikoak ezagutzea eta erabiltzen jakitea.
Teknologia berriak, ikaskuntza metodo berritzaileak kontuan hartuz erabiltzea. Teknologia berria izanagatik ez du esan nahi klase emateko era, irakaskuntza metodoa ere berritzailea izango denik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario